Hitz egin askatasunez

Esan "kaixo" mezularitza-esperientzia ezberdin bati. Beste inork ez bezala zaintzen du pribatutasuna, espero dituzun funtzio guztiak alde batera utzi gabe.


Lortu 99chat

Zergatik erabili 99chat?

Joan behera eta ikusi zergatik den 99chat mezularitza-zerbitzu sinple, sendo eta seguru bat

Partekatu gauzak segurtasunez

Puntako muturretik muturrerako enkriptatzeari esker (zeina 99chat-en kode irekiko protokoloen teknologian oinarrituta baitago), elkarrizketak seguru mantentzen dira. Ezin ditugu irakurri zure mezuak, ez eta zure deiak entzun ere; ez guk, ez beste inork. Pribatutasuna ez da aukerako modu bat; 99chat-ek funtzionatzen duen modua da. Mezu eta dei bakoitzean. Salbuespenik gabe.

Esan edozer

Partekatu testuak, ahots-mezuak, argazkiak, bideoak, GIFak eta fitxategiak doan. 99chat-ek telefonoaren datu-konexioa erabiltzen du, SMS eta MMSen kostuak ordaindu behar ez izateko.

Hitz egin askatasunez

Egin ahots-deiak eta bideodei garbi-garbiak, dela zure herrian bizi den norbaitekin, edo dela beste herrialde batean bizi den norbaitekin, distantzia luzeko deien kargurik ordaindu gabe.

Erantsi pribatutasuna

Gehitu adierazpen-geruza berri bat elkarrizketei eranskailu enkriptatuekin. Zeure eranskailu-paketeak sortu eta parteka ditzakezu, baita ere.

Elkartu jendea taldeak erabiliz

Taldeko txatei esker, erraza da familiarekin, lagunekin eta lankideekin konektatuta egotea.

Iragarkirik gabe. Jarraipen-teknologiarik gabe. Benetan.

99chat-en ez dago iragarkirik, ez dugu merkaturatzaile afiliaturik, eta inork ez dizu egingo jarraipen arrarorik. Beraz, jarri arreta gauza garrantzitsuetan, eta parteka itzazu pertsona garrantzitsuekin.

Dohainik denontzat

99chat irabazi-asmorik gabeko erakunde independente bat da. Ez gaude teknologia-enpresa handiekin lotuta, eta halako enpresek ez gaituzte inoiz erosiko. Zu bezalako pertsonen diru-laguntza eta dohaintzei esker da posible 99chat-en garapena.

Egin dohaintza 99chat-i